XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. GIDA.

ELIKAPEN FUNTZIOA.

EGINKIZUNAK.

Irakur ezazu adi-adi bi bider Elikapen-funtzioa testua, azpimarra itzazu 2. irakurraldian esaldi garrantzitsuenak eta hiztegiko orrialdean jasotzen joan ezezagun zaizkizun hitzak.

Hurrengo gidetan landareen funtzioak ikasi behar dituzu: A) ELIKAPEN-FUNTZIOA.

B) HARREMAN-FUNTZIOA.

C) UGALKETA.

A) ELIKAPEN-FUNTZIOA.

Landareek ura eta gatz mineralak zurgatzen dituzte.

Lurrak landareei ura eta gatz mineralak ematen dizkie, eta hauek janari bihurtzeaz arduratzen dira.

Horregatik, bada, ura behar dute eta ez baditugu garastatzen, hil egiten dira.

Uraren zurgaketa sustraietatik egiten da eta, oraindik zehazkiago esateko, sustraiaren erdipareko ile zurgatzaileetatik hain zuzen.

Izerdi landugabearen zurgaketa eta garraioa.

Ura eta gatz mineralak, landarearen sustraian sartzen direnean, izerdi landugabea izena hartzen dute.

Izerdi landugabe hau landarearen barrura sartzen da gure gorputzeko bena eta arterien antzeko baso garraiarien bidez.

Baso garraiari hauei zurezko basoak deitzen zaie eta izerdi landugabea landarearen sustraietatik hostoetaraino eramateaz arduratzen dira.

Landareak anhidrido karbonikoa hartzen dute.

Anhidrido karbonikoa (COampsup2;), landareek beren elikagaia elaboratzeko lehengaia bezala erabiltzen duten aireko gas bat da.

Landareek anhidrido karboniko hau airetik hartu eta estomak izeneko irekidura batzuen bidez hostoen barrura sartzen dute.

Horrela, bada, landareek eliminatu egiten dute aireko anhidrido karboniko gehiegia, zeren, hau kantitate handitan metatuko balitz, kutsa bait dezake airea eta arnastuezinezko bihurtu.

ile zurgatzaileak / estoma itxia / estoma irekia / zurezko basoak.